Adreilurik gabeko parke baten aldeko festa egingo dute igandean
Uliako auzo elkarteak ez du adreilurik nahi Uliako mintegietan; hiriko berdegunea bere horretan mantentzea nahi du. Herritarrak mintegietara joateko eta espazio hau hobeto ezagutzeko bi jarduera egingo ditu igandean, maiatzaren 6an. Batetik, Marko Sierrarekin batera ibilaldi txiki bat egiteko aukera izango da goizeko hamarretan. Eta eguerdian, hamaika eta erdiak inguruan, musikaren bidez zabalduko dute adreilurik gabeko parke baten aldeko aldarrikapena. Amaia Zubiria eta Iñaki Revuelta musikariak gonbidatu dituzte.