Tamariz zuhaitzei buruzko informazio panelak jarri dituzte
Alderdi Eder, Ondarreta eta Kontxan dauden milazka edo tamariz zuhaitzen inguruko informazio gehiago eskaintzeko asmoz, panel batzuk jarri dituzte inguruan. Oinezkoei espezie honen ezaugarriak azaldu dizkiete euskarri honen bidez, eta euren adar baxuez ohartarazi diete. Udalak dio herritar askok min hartu dutela adarren aurka jotzeagatik.
XIX. mendearen bukaeran, Alderdi Ederreko lorategietan landatutako arboletatik bakar batek ere ez zuen lortu Kantauri itsasoko haize eta denboralei aurre egitea. Hori dela eta, Agapito Ponsol zinegotziak tamarizak landatzea proposatu zuen. Izan ere, arbola hauek oso ondo egokitzen dira haizeteetara eta giro gazira.