Udaberrifest egingo dute Martutenen

Aurtengo Olatu Talkaren barnean, Udaberrifest jaialdia egingo dute Martutenen. Haur, nerabe eta familientzako festa izango da, eta gai nagusi gisa izango ditu birziklapena, elkartasuna eta bizi ohitura osasungarriei garrantzia ematea. Arantzazuko Ama ikastolaren jolastokian egingo dute jaialdia, maiatzaren 25ean, 16:30ean.

Antolatzaileak izan dira Etxerriene, Martuteneko Haurtxokoa, Sarroeta Auzo Elkartea, Arantzazuko Ama ikastola, Pasaiako Musika Eskola, C.C. Martutene, Soginzulo Elkartea, Txapel Aundi Elkartea eta El Pilar Elkartea.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend