Madeleine taldeak 'Inongo garen' abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Donostiako Madeleine rock bandak hirugarren diskoa argitaratuko du aurten. Aurrerapen modura Inongo garen abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Ondorengo hitzekin zabaldu dute albistea: “Gainezka egiten digu pozak eta ilusioak. Hemen gure hirugarren diskako aurrerapena eta lehen bideoklipa. Inguratzen, animatzen, aguantatzen eta maitatzen gaituzuen guzti-guztioi eskainia”.