(Argazkia: Inaxio Esnaola)
Jose Joaquin Forcada
Forki irrati esatari eta musika zaleak ondo ezagutzen du Donostiako musika eskaintza. Baita ere izan duen bilakaera. Zumaiarra Gaztemaniak egitasmoaren arduraduna izan da 24 urtetan, eta egungo egoerari begira jarri du IRUTXULOKO HITZAk.
“Hiriko eskaintza ona da gaur egun, eta kontzertu asko daude. Egia esan, batzuetan pentsatzen dut gehiegi direla. Pasa gara gauza gutxi programatzen ziren garai batetik, gehiegi izateraino”. Azken urteetan musika proposamenen agendak hobera egin duela uste du.
Ikus-entzuleei dagokienez, gazteak erakartzea erronka handia dela uste du. Gaztemaniak egitasmoa horretarako sortu zen 1994an, baina aspalditik gazte gutxi erakartzen zituen kontzertuetara. Donostia Festibalaren programazio aurrerapenak arreta piztu dio. “Bertara joango dira aurten, normalean mugitzen ez diren gazteak”.
Forkiri egindako elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da ostiraleko astekarian.