Hondarribiak eta San Juanek irabazi dituzte Añarbe Banderak

añarbe-bandera

San Juan eta Hondarribiako ordezkariak, irabazitako banderekin. (Argazkia: Añarbeko Urak)

Añarbeko Uren Mankomunitateak 50 urte bete dituela eta, traineru estropada jokoan egon zen larunbatean, Urumean barrena (Mundaizeko zubitik Maria Kristina zubira). San Juango emakumeak eta Hondarribiako gizonak izan ziren irabazleak.

Sprint estropada izan zen, eta maila bakoitzean hainbat zati egin zituzten.

Hondarribiako gizonek bi zatietako onenak izan ziren. Erlojupeko kanporaketan 5 minutu eta 26 segundoko denbora egin zuten berdeek, eta horrek eman zien kalea aukeratzeko ohorea, sprinterako (575 metro). Finala errepikatu egin behar izan zuten, Orio lehenago atera zela eta, eta hiru segundoko zigorra jaso zuten. Hondarribia, San Pedro eta Oriok osatu zuten podiuma.

San Juango emakumeek erlojupeko kanporaketa irabazi zuten, eta Orio eta Hondarribia utzi zituzten atzetik. Sprintak jokatu ostean, hiru ontzi horiek igaro ziren finalera, eta hurrenkera horretan sailkatu ziren.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend