Parke seguru baten alde ibilaldi bat egingo dute Ulian

Parke seguru baten alde ibilaldi bat antolatu du Eguzkik Ulian, maiatzaren 20rako. 10:00etan izango da irteera ordua, Ategorrietako erlojutik eta ibilaldiak 2 ordu eta erdi iraungo ditu.

Azaldu dute armarik gabeko gune bat nahi dutela eta ibilaldiaren bitartez Donostiako eta Pasaiako udalei eskatu nahi die “behingoz” Uliako Plan Berezia onartzeko, horrela ehiza jarduera debekatuz. Gipuzkoako Aldundiari, berriz, eremu seguruen mugak mantentzeko eskatuko diote.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend