Saskibaloi entrenatzaile bat ikertzen ari dira adingabeei izaera sexuala duten irudiak eskatzea egotzita

Lehengo astean izan zuten Donostiako Udaltzaingoan bi familien salaketen berri, eta atxilotu egin zuten Easo taldeko entrenatzailea, Berria egunkariak jakinarazi duenez. Taldeak ere salaketa jarri zuen. Epaileak, behin hari testigantza hartuta, libre utzi zuen, karguekin: adingabeak galbidean jartzea egotzi diote, eta horren gaineko ikerketa abian da. Atxiloketaren ostean, gizonaren etxea miatu zuten udaltzainek, eta han hartutako material informatikoa aztertzen ari dira orain.

Salaketen arabera, entrenatzailea sakelako telefonoaren bidez jarri zen harremanetan adingabeekin, eta izaera sexuala zuten irudiak bidaltzeko eskatu zien. Ez zioten, ordea, ezer ere igorri. Easo klubean ziharduen entrenatzaileak; taldeko arduradunek familien bidez izan zuten gizon horren portaeraren berri, eta apartatu egin zuten jardunetik.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend