Emakumeen Etxeak Dabadaban egingo du 8. urteurren festa
Donostiako Emakumeen Etxeak zortzigarren urteurren festa antolatu du biharko. Egiako Dabadaba aretoan izango da, 19:00etatik goizaldera arte. Gregoreta arduratuko da festaren aurkezpenaz, eta askotariko jarduerak izango ditu: Ederlezi abesbatza, Demoledoras taldearen irakurketa, Irakurle eskola feminista, antzerkia, clown ikuskizuna, musika eta karaokea.