Kalera aterako dira 'Bizitza da Handiena' lelopean
Bihartik maiatzaren 26ra bitarte kaleetara ateratzeko deia egin du Bizitza da Handiena egitasmoak: “Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka eta herritarron kapitalaren alde egitea da helburua”. Hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan azken egunetan.
Bihar, 10:30etan Bulebarrera agertzeko deia egin dute eta nabarmendu dute lehen egunean jende asko biltzea garrantzitsua izango dela.
IRUTXULOKO HITZAk egunaren jarraipena egingo du webgunean eta sare sozialetan.
Erlazionatutako edukiaBizitza da handiena mugimenduak aurkezpen ekitaldia egingo du larunbatean