Lujanbio eta Arzallus Okendo kultur etxean izango dira
Okendo kultur etxean NoraEZean: artea, babesleku eta zubi erakusketa dago ikusgai areto berrian. Hilaren 23an, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute egingo duten bisita gidatuan (19:00). Errefuxiatuek egindako artelanen erakusketa bat da, ekintza artistiko eta kultural parte-hartzaileak proposatzen dituena migrazio eta asilo politiken salaketarako.