Zementuaren artea
Diseinu nahiz mundu artistikoarekin lotura duten hainbat sortzaileren zementuzko lanak ezagutzera ematen duen talde erakusketa da Art & Design, Zementuarekin sortzen. Bigarren dimentsiotik hirugarren dimentsiora igarotzeko eman beharreko pausoetan esperimentatu dute, bide horretan esku hartzen duten ikusmen-lengoaia, eta lege eta oinarrizko kontzeptuetan zehar. Proiektua Atzegirekin elkarlanean egin dute, eta Juanjo Aranguren eskultorearen ideia du oinarri.