Gure Kabiaren egoitza inauguratuko dute Añorgan
Gure Kabia zaharren elkartearen egoitza inauguratuko dute Añorgan, gaur, asteartea. Bi irekiera jai egingo dituzte, 12:00etan, eta 19:00etan, eta bietan jatekoa eta edatekoa jarriko dute, lagunartean egoteko.
Auzoko adinekoak biltzen diren lekua da Gure Kabia, taberna eta erabilera anitzetarako aretoa ditu. Lau hamarkada daramatza elkarteak auzoan, 350 bazkide baino gehiago ditu. Urtarrilean zuzendaritza aldatu zuten.