Kaxildaren seigarren urteurrena ospatuko dute Guardetxean
Kaxilda liburu dendak bere seigarren urteurrena ospatuko du datorren astean Urgulleko Guardetxean egingo duten festa batekin. Ekainaren 2an izango da, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako.
Ateen irekiera 17:30ean izango da. Familientzako jarduerak egingo dituzte 18:00etan eta, ondoren, ‘afari-merienda kaxildiana’ prestatuko dute. 21:00etatik aurrera kontzertuak hasiko dira, Muskulo, DJ Gaya, Marina P Presenta Bite the Dusticdub, DJ Jules Homeys, Control C eta KDXJen emanaldiekin.
Kontzertuetarako sarrera zortzi eurokoa izango da.