'Urezko kaiolen' aurkako protesta egin du Askekintzak Aquariumean
Askekintza talde antiespezistak akuarioak animalientzako kaiolak direla salatu du gaur Donostiako Aquariumaren parean egindako protestan. Bertan animaliak gatibu mantentzen dituztela salatzeko “urezko kaiola” zioen pankarta bat zabaldu dute taldeko kideek eraikinaren izenaren gainetik. “Itsaso guztia bizileku duen norbaitek ez luke hemen bizi beharko” lelopean egin dute agerraldia. Hona hemen ekintzaren ondoren irakurri duten komunikatua.
Askekintzak protesta egin du Donostiako Aquariumean animalientzako 'urezko kaiolen' aurka @irutxulo @Askekintza @bizitzahandiena pic.twitter.com/We8uAEir4n
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) May 22, 2018