Bernardo Fernandez: "Merkatari txikiengan eragin negatiboa du turismoak"
Bernardo Fernandez, Urkatx arraindegia (Gros)
Turismoaren gorakadak nola eragin du Grosen? Merkatari txikiengan eragin negatiboa du turismoak, positiboa baino gehiago. Auzoa zahartzen ari da, izan ere, turismoaren eraginez etxebizitzen prezioak gora egin du, eta gazteek auzotik alde egin behar izan dute. Bizilagunak dira auzoan gehien kontsumitzen dutenak eta bizilagunek gero eta zailtasun gehiago dute auzoan bizitzen jarraitzeko. Eragina nabari da, beraz. Zertan nabaritu dezakezu aldaketa? Adibidez, beti auzoan egon diren saltoki askok itxi egin dute bezero faltagatik, eta orain beste mota bateko dendak ireki dituzte, asko turistei begira lan egiten dutenak. Gainera, udalak turismoa sustatzeaz gain merkataritza gune handiak irekitzeko apustua ere egin du, eta horrek ere ez dio batere mesederik egiten auzoko merkataritza txikiari. Parte Zaharrean ere antzeko zerbait gertatu da: bizilagunek alde egin behar izan dute, eta betiko dendek bezeroak galdu dituzte bizilagunek alde egin dutelako, beraz, itxi edo berrasmatu egin behar izan dute. Turistek ez dute saltoki txikietan erosten? Ez. Erakusleihora begira geratzen dira eta asko jota argazkiak ateratzen dituzte, baina gure bezeroak bizilagunak dira eta horiek behar ditugu gure negozioak aurrera eraman ahal izateko. Turismoak auzoa garestitzea ekarri du eta horrek ezinbestean auzoko gazteak auzotik alde egitera behartu ditu, horrela, bizilagunak galdu ditu auzoko merkataritzak. Urte asko daramatzazu auzoan. Asko nabaritu da aldaketa? Izugarri, auzoko merkataritza