Blas de Lezo kalea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Erdialdeko bi kale oinezkoentzat izango dira laster:
Blas de Lezo eta
Triunfo. Azaroan onartu zuen proiektua Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, eta aste honetan aurrera egin du. Guztira, 321.944,29 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru hilabeteko epean egin beharko dituzte. Helburua da merkataritza jarduera sustatzea. “Ostalaritza negozio asko eta bi hotel daude inguru horretan, eta gune erakargarriagoa izatea nahi dugu”, adierazi du Ernesto Gasco zinegotziak.
Zirkulazio gutxiko guneak dira biak ere. Blas de Lezo aparkaleku pribatu batean sartzeko eta karga eta deskarga egiteko erabiltzen da. Triunfo, berriz, 30 gunea da eta bertako bizilagunen aparkaleku eremua da.