Loiola D’or film laburra grabatu zuten iaz.
Loiolako bizilagunek ongi pasatzeko plana antolatua zuten aspalditik gaurko, baina euri zaparradak tarteko, plan aldaketa egin dute. Erromeria baten filmaketa egitekoak ziren Txomin Enean, XIX. mende bukaerako erromeria jendetsuak oroituz,
Behin batian Loiolan izenburupean. Goizean goiz elkartu diren arren, zerura begiratu eta baserritar jantziak beste baterako jasotzea erabaki dute.
Loiolakoek jakinarazi dute gaurkoan ez dutela egin filmaketa, baina beste data bat aukeratu eta egingo dutela, bai edo bai.