Urtebete barru hasiko dira Loiola Zeharbidearen obrak, baina aparkalekurik gabe
erreportaje zabala argitaratu genuen Loiolako gai hori eta beste batzuk aipatuz. Erabakiak haserrarazi egin ditu hainbat bizilagun, eta bilera ireki bat egingo duela esan du auzo elkarteak: “Orain egun batzuk eman zigun berria udalak. Azaldu genien harrituta eta erabat desados geundela erabaki horrekin, aparkalekua bai ala bai egingo zela hitza eman baitzuen alkateak berak partaidetza prozesuan egindako azken bileran”.
2019ko udaberrian hasiko dira
Udalak jakinarazi duenez, zeharbidearen lanak 2019ko udaberrian hasiko dituzte. “Proiektua bizilagunekin adostu dugu, partaidetza prozesu baten bidez”, adierazi du Ernesto Gasco zinegotziak. Lurpeko aparkalekua ez dutela egingo ere onartu du Gascok: “Azkenean ez dugu aparkalekutik egingo, eskaera txikia izan delako aurreikusitako ehun lekuak hartzeko. Garaje bakoitzak 20.000 euro inguruko prezioa zuen. Gainontzeko guztiak bizilagunekin adostu bezala geratuko da”.
Urtebete barru hasiko direla dirudi Loiola Zeharbideko obrak. Autoentzako lau bide izatetik hiru izatera igaroko da zeharbidea, baina ez du aurreikusten lurpeko aparkalekurik, bizilagunek espero zuten moduan. Hala jakinarazi du udalak.
Urumea ibaia auzo elkarteak joan den astean jakinarazi zion IRUTXULOKO HITZAri bazekiela aparkelekurik ez zutela egingo, eta