Maddi Alberdi Olaia Arostegi, lortutako sariekin. (Argazkia: Donosti gimnasia erritmikoa)
Donosti klubeko Olaia Arostegi lan bikaina egin zuen igandean Durangon, eta Euskadiko txapelduna izendatu zen. Hain zuzen, pilotarekin eta mazekin egindako ariketa bikainei esker irabazi zuen donostiarrak senior amateur mailan, 19 urterekin. Maddi Alberdi hernaniarrak ere lan ona egin zuen, eta laugarren postuan geratu zen, podiumetik 0,150 puntura.