Kultura Ondarea saria irabazi dute Bidebieta Institutuko sei ikaslek

Kultura Ondarea Saria irabazi dute Bidebieta Institutuko sei ikaslek. Sari honen helburua, Euskal kultur ondarea zabaltzea, ezagutzea eta baloratzea dela azaldu dute eta baita, euskal gizartearen arloko sormena eta ekintzailetza sustatzea ere.

Bidebieta Institutuko ikasleek bideo bat egin dute auzoko historia kontatuz: “Kontakizuna, Institutuko liburutegian hasten da bertako liburu zahar batean gutun bat aurkitzen dutenean. Gutun hori, Bidebietako tiro eremuan fusilatua izango den pertsona batek bere familia inglesari idatzitakoa da. Gutun hori irakurri ondoren, bertan aipatzen denari tiraka gure auzoaren historia ezagutzen joango gara. Esperientzia hau, oso aberasgarria izan da guretzako, eta baita bideoa ikusten duten guztientzat ere”.

Ekainaren 12an Gasteizera joango dira Lehendakaritzan saria jasotzera.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend