Topoaren igarobidearen aurkako bizikleta martxa egin dute
Igande goizean martxa koloretsu eta aldarrikatzailea egin zuten Donostian. 100 lagun inguruk bat egin zuten Satorraiala bizilagunen mugimenduak deitutako mobilizazioarekin. Antiguako tuneletik abiatu ziren eta ordu betez Topoaren igarobidearen aurkako mezuak zabaldu zituzten bizikleta gainean. Azpiegitura honetara bideratu duten aurrekontua gaztu sozialetan inbertitzeko eskatu zuten, besteak beste. Datorren ekainaren 2an egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia ere zabaldu zuten kalez kale.
Erlazionatutako edukiaSatorralaiak topoaren igarobidearen aurkako manifestazioa egingo du ekainaren 2an