Askekintzak elkartasun ‘pintxo-potea’ antolatu du, jarri dizkieten isunen gastuak kubritzeko

Askekintzako kideak Konstituzio plazan, txerria sartu ohi duten kaiolaren barruan. (Argazkia: Askekintza)

Askekintzako kideak Konstituzio plazan, txerria sartu ohi duten kaiolaren barruan. (Argazkia: Askekintza)

Askekintzak elkartasun ‘pintxo-potea’ anolatu du gaur, maiatzak 31. 19:00etan jarri dute hitzordua, Groseko Green Meat harategi begetarianoan (Txofre kalea, 2).  Santo Tomasetako isunen gastuak kubritzeko helburuarekin antolatu du animalien askapenerako eragileak ‘pintxo-potea’. Horrez gain, kamisetak, jertseak, boltsoak, DVDak, etab… jarriko dituzte salgai. Twitter bidez jakinarazi dute laguntzera joan nahi duen edonor ongietorria izango dela, eta horretarako, interesatuek sare sozialaren bitartez mezu pribatu bat bidali dezakete.

2017ko San Tomas egunean, Askekintzako 12 kidek, Ursula txerria sartu behar zuten Konstituzio plazako kaiola blokeatu zuten desobedientzia erabiliz, eta udaltzaingoak arrastaka atera behar izan zituen. Erresistentzia pasiboz egindako ekintzaren harira, Mozal Legea aplikatu, eta 7200€ euroko isuna jarri zieten ekintzan parte hartu zuten kide antiespezistei. Egora hau salatzeko, animalien askapenerako taldeak, Eleak Librerekin batera prentsaurrekoa egin zuen, maiatzaren 15ean.

 

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

  • Jon
    31 maiatza 2018 at 20:11 - Reply

    Animo Askekintza, aurrera!!!!

  • Send this to friend