(Argazkia: Batix Ezeiza)
Parrillada baterako errezeta:
Data finkatu, eguraldiaren iragarpenarekin arduratu gabe; Euskal Herrian gaude, euria botako du. Lekua erabaki; irekia, parrillaren keak trabarik egin ez dezan eta 30 pertsona biltzeko moduko mahaia duena (honekin ere arduratu gabe, ez baitira denak aldi berean egongo eserita). Lagunei deialdia luzatu; posible duten guztiek ilusio haundik esango dute baiezkoa eta ezin dutenek pena handiz ezezkoa (eta hala ere, bazkalaurretik edo bazkalostean azalduko dira, 5 minutuko bisitarako bada ere, denok elkarrekin egotea zoragarria delako).
Piztu parrilla eta jarri zeozer gainean. Hori gutxienekoa da.