Uliako Udaberriko Jaialdia egingo dute igandean
Udaberriko Jaialdia egingo dute igandean, Uliako mintegian, Uliako Lore Baratzak taldearen eskutik. Denetik antolatu dute haur eta familientzat: tailerrak, kontzertuak, jolasak… gainera, edatekoarekin eta jatekoarekin taberna jarriko dute antolatzaileek. Parkera hurbitzen diren guztiek aukera izango dute ikusteko Nere Etxezarragaren Banbu artean argazki erakusketa, 11:00etatik aurrera. Diego Besne diseinatzaile eta ilustratzaileak horma irudi bat egingo du.
EGITARAUA
- 11:00. Jarduera. Parkean galduta zentzu(menez) bidaiatzen. Patricia Fernandez Miranda eta Maider Galarza. Izen ematea aurrez. Gehienez, 15 haur.
- 11:00. Familientzako tailerra. Mikrokosmosa. Maite Alonso eta Unai Ruizekin. Izen ematea aurrez. Gehienez, 25 lagun.
- 12:00. Yoga saioa, bikoteka.
- 12:00. Jolasa: Naturako detektibeak? Marta Bozarekin.
- 12:30. Bisita gidatua: El jardin invasor.
- 13:00. Haur desfilea.
- 13:00. Tailerra: Udaberriko landaketa eta entsalada prestaketa.
- 14:00. Piknika, zelaian.
- 15:30. Kontzertuak.
- 16:00. Ekintza artistikoa pikuondoan.
- 16:30. Tailerra: Maskarak, Baile de los animales, Marta Bozarekin. Izen ematea aurrez.
- 17:00. Kontzertua: Tenpera taldea eta Stellivm! jarraian.
- 17:30. Tailerra: Lihoa landaretik harira, Birte Kurthekin.
- 17:30. Bisita gidatua: El jardin invasor.
- 18:30. Yoga saioa.