Tokiko produktuen erakusleihoa izango da Bulebarra

tokiko-produktuaren-egunaLarunbatean Tokiko Produktuen Eguna egingo dute Donostian, Alkateordetzak eta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterrak antolatuta. Karpa handi bat jarriko da Bulebarrean, eta, bertan, 30 postu inguru jarriko dira barazkiak, esnekiak, frutak, edariak eta kontserbak saltzeko.

Hainbat ekoizle, elkarte, merkatu, enpresa, ikastetxek parte hartuko dute egun hori erakusleiho bilakatzeko. Halaber, tokiko produktuak egongo dira Bretxa eta San Martin merkatuetan eta hiriko zenbait saltokietan; egun horretan, euren eskaintza nabarmenduko dute dastatzeak, eskola-bisitak, showcookinga edo musikarekin lotutako jarduerekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend