Hastear dira Zipotz jaietako pala eta esku pilota txapelketak

zipotz-pala-txapelketa

Zipotz jaietako pala txapelketa. (Argazkia: Zipotz jaiak)

Groseko Zipotz jaietan pala eta esku pilota txapelketak jokatuko dituzte aurten ere. Sagueseko frontoian izango dira lehiak, ekainaren 26tik uztailaren 15era, 17:30ean.

Pala txapelketako partidak binakakoak izango dira, 25 tantora. Emakumeen txapelketan teniseko pilota erabiliko dute; gizonen txapelketan, berriz, gomazko puntu horidun pilotarekin ariko dira.

Eskuzko txapelketan larruzko pilota goxuekin ariko dira, 22 tantora.

Izena emateko azken eguna ekainaren 20 izango da, eta bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du grospilota@hotmail.com posta elektronikora, datu hauekin:

  • Emakumeen edo gizoneen txapelketan parte hartu nahi duen.
  • Gizonen txapelketan bada, esku pilota edo pala txapelketan parte hartu nahi duen. Eta pala baldin bada, 1. mailan edo 2.mailan jokatu nahi duen.
  • Bikoteko kideen izen abizenak.
  • Partaideen telefono zenbakiak.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend