Herrerako San Luis jaiak txupin elegantearekin hasiko dira

herrerako_san_luis

Herrerako jaietako erromeria gidatua. (Argazkia: Herrerako jai batzordea)

Bi ordu barru, 19:00etan, Herrerako San Luis jaietako txupin ofiziala botako dute festei hasiera emateko. Pasa den asteburuan hasitako egitarauari jarraipena emango diote hilaren 23ra bitarte. Asteburu indartsua “datorrena” dela diote antolatzaileek, eta horrela izango dela dirudi. Biharko, kontzertu esanguratsua antolatu dute beste behin ere. Def Con Dos, Reincidentes eta Dosis Gray taldeak ariko dira auzoko plazan 22:00etatik aurrera. Jarraian duzue gaur, bihar eta etziko egitaraua:

Ekainak 14, osteguna

  • 19:00. Herrerako jaietako txupin elegantea.
  • 19:10. Pintxo pote elegantea.

Ekainak 15, ostirala

  • 18:00. Poteoa eta Oarsoko trikitilariak.
  • 22:00. Kontzertuak: Def Con Dos, Reincidentes eta Dosis Gray.
  • 03:00. DJ Rider.

Ekainak 16, larunbata

  • 10:00. Haurrentzako I. Futbol Txapelketa, Perueneko futbol zelaian.
  • 11:00. Haurrentzako puzgarriak plazan.
  • 12:00. VI. Paella lehiaketa.
  • 14:00. Paella jana.
  • 17:00. Haurren txupina, Luisito eta Luisitarekin.
  • 17:30. Ene Kantak Dantzan ikuskizuna.
  • 17.30. Herrerako jaietako bingoa.
  • 18:30. Gazteentzako olinpiadak.
  • 19:00. Txokolate jana.
  • 19:15. Buruhandi eta erraldoiak.
  • 19:30. Haur eta helduen danborrada.
  • 20:00. Ibaetako abesbatzaren emanaldia, San Luis Parrokian.
  • 22:00. Eonian elektro-txaranga.
  • 00:00. Trakets plaza taldea.

Ekainak 17, igandea: Euskal jaia

  • 9:00. Diana Herrerako txistulariekin.
  • 11:00. III. Boilur azoka.
  • 11:00. Kotxe eta moto klasikoen erakusketa.
  • 11:00. Artisau azoka.
  • 12:00. Herri Ametsaren eskutik euskal dantzen erakustaldia.
  • 12:00. Urdaiazpiko mozketa.
  • 12:30. Kantu jira Herrera Kantuzen eskutik.
  • 14:00. Barrikotea.
  • 17:30. Zalditxo eta zezentxoak.
  • 18:30. Herri kirolak. Odei Izeta harrijasotzailea, eta Iñaki Azurmendi eta Ruben Saralegi aizkolariak.
  • 19:30. Buruhandien jubilazioa.
  • 20:00. Erromeria gidatua, auzoko dantza taldearen eskutik.

Datorren astelehenetik hilaren 23ra bitarte ere egitarau zabala izango dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend