(Argazkia: Batix Ezeiza)
Datorren astean udako solstizioa izango da, ospakizunetarako arrazoia auzo eta herri askotan. San Joan bezpera, urtaro aldaketari ongietorria emateko jatorri paganoko festa. Uda omen datorrela.
Bainu garaia ere hasia dugu dagoeneko: bainatzeko eremuak balizatuta daude, toldo, karpa eta itzalkin zuriurdinak lerrokatuta daude hondarrean, gabarroiak ainguratuta ditugu uretan, sorosleen talaiak ere prest dira. Uda omen datorrela.
Euria egunero, trumoi eta tximistak, txamarrak, aterkiak, oinetako lodi eta iragazgaitzak, tantaz betetako betaurrekoak, leiho itxiak, haizea eta lokatza. Uda omen datorrela.