Ikasturte bukaera ospatuko dute Txondorran

Ikasturte bukaerako jaia egingo dute Egiako Txondorra kultur gunean, ostiralean. Arratsaldez egingo dute jaia, 16:00etatik 21:00etara. Pelaxen ikasleek emanaldia eskainiko dute; baita Amaiaren gitarra ikasleek ere; eta Nagoreren ikasleek euren argazkilaritza lanak aurkeztuko dituzte. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute, eta giro ederra aurreikusi dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend