San Joan sua egingo dute Martutenen

Martutene San Joan sua

San Joan sua, Martutenen.

San Joan bezperarako ospakizuna antolatu dute Martutenen, larunbaterako. Auzo elkarteak, euskara batzordeak eta Sorgin zulok antolatu dute jaia, euskara patronatuaren babesarekin. Horrela, deia egin dute, auzotarren artean jaia ospatzeko: “Animatu guztiak! haur, gazte eta heldu, parte hartu San Joan bezperako festa bikainean. Martutene auzoa bizirik!”

EGITARAUA

  • 17:30.
    • Haurrentzako puzgarriak eta musika. Sorgin zulo plazan.
    • Ohitura zaharren berreskurapena. Pultserak jantzi eta desioak idatzi.
    • Ogitartekoak, edaria eta jai giroa.
  • 21:30.
    • Sua piztuko dute, Okendotegi bidean, oinezkoen zubiaren ondoan.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend