Triatloiek hartuko dute Donostia asteburuan
Onditz Oroituz XXXIII Donostiako Triatloia jokoan egongo da igandean, eta 760 partaide izango ditu. Donostiako Atletikok antolatzen du proba urtero, baita larunbatean jokatuko duten Emakumeen Triatloia ere, gero eta partaide gehiagorekin.
Igandeko triatloiaren irteera Atletikoren Kontxako egoitza parean egingo dute, 9:15ean, eta piraguista askok irekiko dute. Distantzia olinpikoa izango du Onditzek: 1.500 metros igerian, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. 1986an jokatu zuten lehen aldiz triatloia, eta orduko proba hartan parte hartu zuen kirolari batek parte hartuko du asteburu honetakoan ere, antolatzaileek azaldu dutenez.
Emakumeen Triatloian, 300 lagun
Emakumeen Triatloian 300 emakumek parte hartuko dute larunbatean, 15:00etan. Gehienak 35 urtetik gorakoak izango dira, %45 gipuzkoarrak. Hauek izango dira distantziak: 300 metro igerian, 8 kilometro bizikletan eta 2 kilometro korrika. Vinuesa plazan bukatuko da proba.