San Joan bezpera ospatuko dute Easo plazan
Amarako Easo plazan San Joan bezpera ospatuko dute, larunbat arratsaldean. Amara Bai auzo elkartea eta beste hiru elkarteren elkarlanari esker egingo dute jaia, Eroskiren laguntzarekin. Arratsalde osorako jaia prestatu dute:
EGITARAUA
- 18:00. Suaren prestaketa.
- 19:00. Txokolate jana haurrentzat.
- 19:30. Esku dantza, Eskolako haur dantza taldearen eskutik.
- 20:00. Amarako Toka Txapelketa.
- 22:00. Zezen suzkoa.
- 22:30. Sua piztea.