Zilarrezko domina lortu dute Donosti klubeko juniorrek

juniorrak gimnasia Donosti

Donostiko juniorrak, euren prestatzaileekin. (Argazkia: Donosti gimnasia erritmiko kluba)

Espainiko Koparen taldekako bigarren fasea jokatu dute asteburuan, Zaragozako Siglo XXI kiroldegian. Lan bikaina egin zuten Donosti klubeko juniorrek, eta zilarrezko domina lortu zuten. Hauek izan dira taldekideak: Olaia Laboa, Nora Perez, Kiara Romero, Sara Rozada eta Uxue Puy. Prestatzaile lanetan aritzen dira Jaione, Laura eta Cruje. Talde seniorra txapelduna izan zen aurreko fasean, baina akats txiki batzuk tarteko, zortzigarrena izan da oraingoan. Asteburuko lehiarekin, denboraldia itxi dute gimnastek.

Bakarkako Espainiako Txapelketa ere jokatu zuten, duela bi asteburu, Guadalajaran. Donosti klubetik parte hartu zuten Uxue Velisek eta Nadine Salgadok seniorretan; eta Naroa Perezek lehen mailan. Finalera igarotzea lortu zuen Velisek, aroarekin, eta bosgarren postua lortu zuen. Sailkapen nagusian, 49 gimnastetatik hamargarrena izan zen Velise, eta Salgado, berriz, taularen erdialdean geratu zen. Unai Arrietak ezin izan du parte hartu, azken uneko lesio batengatik.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend