Intxaurrondoko II. boulder txapelketa herrikoia egingo dute
Intxaurrondo zaharreko jaiak irailaren 12tik 16ra bitarte ospatuko dituzte, eta auzoko jai batzordea festetako ekitaldien berri ematen hasi da jada. Hain zuzen, Intxaurrondoko II. boulder txapelketa herrikoia aurkeztu dute, bideo baten bidez.
Irailaren 16an egingo dute, Letaman plazan jarriko duten karpa erraldoian. Izen ematea txapelketaren webgunean egin daiteke, 15 eurorengatik. Egunean bertan 20 euroko prezioa izango du izen emateak, eta 9:30etatik 10etara egin ahal izango da. 10:00etatik 14:00etara sailkatzea egingo dute, eta 14:00ak eta 17:00ak bitarte material zozketa eta slackline-multipresa desafioa egingo dute. Finala eta sari banaketa 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte.