Donosti Cup-eko talde bat zeraman autobuseko gidaria da asteazkenean salatutako sexu-abusuaren egilea
sexu-abusu bat salatu zuen asteazkenean, uztailaren 4an, Donostian. Naiara Sampedro, EH Bilduko zinegotziak, sare sozialetan adierazitakoaren arabera, salaketa jarri zuen emakumearen futbol taldea Igeldoko kanpinera garraiatzen zuen autobus pribatuko gidaria izan zen erasoaren egilea. Poliziak erasotzailea atxilotu zuen, eta epailearen aurretik pasa ondoren libre geratu zen kargupean.
Atzo, uztailaren 6an, Donostiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin zuen Bulebarrean, “erasoa salatzeko eta erasoa sufritu zuen emakumeari elkartasuna eta babesa adierazteko”. Elkarretaratzearen amaieran irakurri zuten manifestuaren arabera, “Donostia ez da hiri segurua emakumeentzat*”, eta kaleetan, etxeetan, gauez zein egunez aske bizitzeko ezintasuna salatu zuten. Indarkeria matxistarekin amaitzeko, jendarteak eta erakundeek ardura eta konpromisoa azaldu behar dutela aldarrikatu zuten, eta “ez soilik adierazpen eta argazkiak atera”. Horrez gain, erasoei aurre egiteko tresna “eraginkorrena” emakumeen arteko sareak eta aliantzak direla azaldu zuten, eta amaitzeko, autodefentsa feministaren aldeko aldarria egin zuten: “emakume eta neska guztiak autodefentsa feminista baliatzera animatu nahi ditugu”.
Ertzaintzak jakinarazi zuenaren arabera, emakume batek