Hasi dira Añorgako jaiak!
Añorgako jaien hasiera markatu duten Zementonen jaitsiera eta banderen igoera 19:00etan egin badute ere, goizean goiz murgildu da auzoa jai giroan, izan ere, 8:00etan duela urte gutxi berreskuratutako oilasko biltzaileen bira egin dute. Gaur egun ez dute oilaskorik biltzen, baina auzoko baserrietan barrena ibilaldia egin dute. Ondoren, Añorgako VI Kross Herrikoia egin dute, 9:30etan gazteen krossa eta 09:00ean nagusiena. Lasterketen sari banaketa egin dute hauek amaitzean.
12:00tan bazkarirako paella prestatzen hasi dira eta 12:30ean oilasko biltzaileei ongi etorria egin diete auzotarrek. Ondoren, koadrilen bazkaria egin dute, eta bukatzean, koadrilen argazki erraldoia egin dute. Bazkarian utzitako zikinak jaso ostean mus txapelketa azkarra egin dute eta gero fronteniseko txapelketaren eta “Pilota Goxoa” txapelketaren finalak jokatu dituzte.
19:00etan Zementonek jaitsiera egin du Añorgako frontoietik eta auzoko buruhandiek banderak igo dituzte, festei hasiera emanez.
Gauean bokatak egongo dira salgai frontoian eta Rukula eta Gabezin taldeen kontzertuak egingo dituzte. Festen lehen eguna amaitzeko labezomorro erraldoia egingo dute, gozialdeko 3:00etan.