June Burutaran Espainiako txapelduna da. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatu dute alebin, haur eta kadete mailetako arraunlariek, uztailaren 6tik 8ra, Sevillan (Espainia). Han izan dira Ur-Kirolakeko eta Arraun Lagunakeko arraunlariak, eta esperientzia ederra bizi izan dute. Urkiko June Burutaranek lortu du posturik onena, haur mailako txapelduna izan baita, 4 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Loiolakoak atzean utzi ditu Club Nautic Sant Carles-eko Marta Mariano (4:13) eta Crupo Corverako Nerea Gonzalez (4:15).
Urkiko Marcos Medina eta Beñat Santos ere pozik egoteko moduan daude, haur mailako brontzezko dominarekin itzuli baitira etxera (3:38); aurretik izan dituzte Club Nautic Sant Carles (3:34) eta Club Nautico Remeros de Navia (3:37).
Finala jokatu zuen ere Ander Balda eta Kimetz Burutaranek osatutako biko ontziak, eta seigarrena izan zen, kadeteetan. Irati Mercader ere seigarrena izan zen, kadeteetan.
Arraun Lagunakek seigarren postua lortu zuen haur mailako laukoarekin: Anje Mendiburu, Ion Anta, Arkaitz Fernandez, Ion Mugerza. Kadeteen laukoa, berriz, bosgarrena izan zen: Ion Aginaga, Aitor Serra, Unax Falcon, Beñat Aranburu.