‘Jubilatu baten koloreak’ erakusketa bisita daiteke Txirainen

pedro-carmona

Pedro Carmonaren lanetako bat.

Pintura erakusketa prestatu dute Antiguako Txirain elkartean. Erakusketak biltzen ditu Groseko Pedro Carmonaren hemeretzi lan, Jubilatu baten koloreak izenburupean. Abuztuaren amaiera arte iraungo du erakusketak. “Hurrengo erakusketarako gonbidatu nahi zaituztegu zuen edo zuetako lagunen baten proposamena egitera”, diote Txirainekoek.

Erakusketaren harira, ohiko lehiaketa-zozketa egingo dute. Hauek dira oinarriak:

  • Bakoitzak bi argazki aukeratuko ditu. (Boto-kutxa eta txartelak elkartean daude).
  • Boto emaileak aukeratzen duen argazki horietako bat boto gehien lortzen duena baldin bada, boto emaile hori sariaren zozketan sartuko da.
  • Botoa emateko azken eguna abuztuaren 30a da.
  • Saria: 50 euroko bonoa, elkartean erabiltzeko.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend