Musikagela Fest jaialdia, Memoriaren Lorategian
Physis vs Pelax (12:30 ); Anaut (13:30); Premodernos (14:50), Tenpera (15:50); Txarkey (16:50), Frank (17:50); Javier Sun (18:50); Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes (19:50). Musika egitarauaz gain, beste hainbat jarduerek beteko dute parkea. Hala nola, eskulangintza ikastaroak, eta Beat Box ikastaroa (11:30). Bestalde, postuak jarriko dituzte jaialdian parte hartuko duten taldeek eta hiriko eta inguruko talde gehiagok ere, euren materiala salgai jartzeko.
Taldeak indartzeko
Musikagela udal zerbitzua Donostia Kulturak kudeatzen du 2005etik, orduan hasi ziren entsegu lokalak erabiltzeko aukera ematen hiriko taldeei, erraztasunak emate aldera. Eskaintza zabaldu zuten 2012an: kontzertu zikloa, ikastaroak, maileguko materiala… entsegu lokaletatik kanpora taldeen «itzala luzatu» nahi dutela diote antolatzaileek.
Musikagela Fest jaialdia antolatu dute larunbaterako. Memoriaren Lorategian izango da, larunbatean, 11:00etatik 21:30era. Parkearen goxotasunean, aukera egongo da estilo askotariko musika emanaldiez gozatzeko: pop-rock, punk-rock, soul eta rhythm and blues. Donostiako bost taldek parte hartuko dute, Musikagela zerbitzuak antolatutako entsegu lokaletako edo kontzertu zikloetako kide izan direnak. Horiez gain, beste hiru taldek joko dute: Bartzelonako Dani Nel-lo y los Saxofonistas Salvajes, Madrilgo Anaut eta Donostiako Javier Sun.
Hauek izango dira taldeak: