Aita Mari omendu dute Karmengo jaietan
Ohiturak bere horretan jarraitzen du Donostiako kaiko Karmengo jaietan. Aita Mari omendu dute hainbat lagunek, lore eskaintzarik egon ez bada ere. Udaleko Txistulari Bandak ere egin du bere bidea kaian zehar, ondoren kontzertua eskaintzeko elizan. Bideoan ikus dezakezue kaitik pasa diren momentua, Aita Mariren eskulturatik jai guneraino.