Euskal Jaietako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
Lehiaketa Donostia Festakek antolatu du, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin eta pertsona guztiek parte har dezakete bertan, baldin eta partaideetako batek gutxienez, 16 urte beteak baldin baditu. Antolatzaileek argitaratutako oinarrien arabera, epaimahaia dantza soltean adituak diren pertsonek osatuko dute eta honako irizpideak izango ditu kontuan: pausoak, goialdea, mugimendua, alderdi artistikoa, melodia eta erritmoa.
Jantziei dagokionez, nahitaezkoa izango da usadiozko jantzia erabiltzea eta txapelketaren berezko sariez gain, Sari Bereziak banatuko dira lehenengo donostiar sarituentzat, hiriko talde eta akademien partaidetza suspertzeko asmoz.
Izen ematea honako web orrian egin daiteke.