Bertako garagardo eta jaki azoka egingo dute Igeldon
Ostiraletik igandera bitarte, bertako garagardo eta jaki azoka egingo dute Igeldon. Ezohikoa izango dela esan dute azokaren antolatzaileek, Itsas Aurrek eta Igeldoko Kooperatibak. Azken batean, kooperatibaren filosofia oinarri hartuta, herriko jakiak eta inguruko garagardo artisauak dastatu ahal izango dira.
Azoka plazan izango da, eta egunez egun ordutegi desberdina izango du. Ostiralean, hilak 20, 18:00etatik 23:30era egongo da zabalik. Larunbatean, hilak 21, 12:00etatik 23:30era; eta igandean, hilak 22, 12:00etatik 18:30era.
Hona hemen dastatu ahal izango diren garagardo artisauak: Basqueland (Hernani), Bidassoa (Irun), Gorakraft (Donostia), Malagissona (Oiartzun-Donostia) eta Zarautz (Zarautz). Jakien zerrenda, berriz, ondokoa da: tomatea, gindilla piperrak, hirugiharra, saltxitxak eta hegaluzea. Azken biak, parrilan egingo dituzte.