Ikasturteko azken bilera egin dute Bidebietako auzotarrek Eskola Horian
Eusko Jaurlaritzak Bidebieta Institutuaren itxiera iragarri zuenetik gogor egin dute lan auzotarrek konponbide bat lortzeko. Azkenik, institutuko guraso, irakasle, ikasle eta auzotarren borrokaren ondorioz, institutuak zabalik jarraituko du.
Ikasturteko kezka nagusia institutuaren jarraipena izan bada ere, beste hainbat gai jorratu zituzten auzotarrek bileran, besteak beste Eskola horia deituriko eraikinaren erabileraren jarraipena edo Auzoenea proiektuaren etorkizuna. Eskola horiaren erabilerak garrantzia handia hartu du auzotarren artean, eta honek auzoan daukan erreferentzialtasuna mantendu asmoz, bertako proiektuei bultzada ematea lehenetsi zuten auzotarrek bileran. Horretarako, Bidebieta Bizirik/Marea Horia plataformaren eta Auzoenea proiektuaren taldeak bateratzea erabaki zuten eta auzoaren alde lana egiteko gogoa duten pertsonen indarra batzeko asmoz, komunikazio kanalak fusionatzea erabaki zuten.
Honako erronkak zehaztu zituzten datorren ikasturteari begira:
Pasa den astean, ikasturteko azken bilera egin zuten Bidebieta bizirik/Marea Horia plataformakoek, ikasturtean zehar egindako lanaren eta jazotako gertaeren errepasoa egin eta datorren ikasturterako abiapuntua zehazteko. Ikasturte nahasia izan da aurtengoa Bidebietakoentzat, izan ere, pasa den azaroan
- Hezkuntza Publikoko proiektu berriari bultzada ematea, betiere auzotarren ikuspegitik.
- Eskola Horiaren etorkizuna bizilagunen behar eta nahiekin lotuta egotea, eta hau, auzoaren suspertzearen motorra izatea, Gizarte eta Kultura Zentro Komunitario gisa erabiliz.
- Bizilagunen parte-hartzea eta protagonismoaren aldeko apustua egitea eta bizilagunentzat bizitza duina bermatuko duen eta ikuskera ezberdinak bilduko dituen auzo baten eraikuntza sustatzea.