'Stop Metroari' dioten aterki horiak banatuko dituzte larunbatean
Satorralaia bizilagunen mugimenduak aldarrikapen ekintza larunbatean. Stop Metroari dioten aterki horiak banatuko dizkiote jendeari, nahi izanez gero, metroaren aurkako aldarrikapena egin dezaten. Eguerdiko hamabietatik ordu bietara egingo dute ekintza, Perlan eta Ondarretako tunelean egongo diren informazio puntuetan, non, informazioa ere banatuko duten.
Bizilagunen mugimenduak bi arrazoi nagusi ematen ditu aldarrikapenera batzeko. Alde batetik, Ecologistas en Accion erakundeak aurtengo bandera beltzen inguruko txostenean Donostiako metro proiektuari bandera beltza eman izana, ingurumenaren kudeaketa txarrarengatik, hain zuzen.
Bestetik, metroaren egitasmoak Eusko Jaurlaritzarentzat eta Donostiako Udalarentzat izango duen kostua nabarmendu du Satorralaiak, 200 milioi euro, alegia. Gehiegizko kostua da hori bizilagunen mugimenduarentzat, haien aburuz ez baita obra beharrezkoa.
Kontxan paseo bat egin ezazu pasantearen aurka! lelopean egingo du