Zutik: Garcia, Argote eta Rezola; eta makurtuta: Aizpurua eta Aizpurua. (Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa)
Zubietak Gipuzkoako Errebote Txapelketa irabazi berri du, finalean Oiartzungo Txost taldeari 13-2 irabazita. Villabonan jokatu zuten finala, joan den larunbat goizean, Villabona Errebote plazan. Pilotari hauek ordezkatu zuten Zubieta: Garcia, Argote, Rezola, J.Aizpurua, J.Aizpurua; eta hauek Txost: Azpiroz, Susperregi, Leonet, Nazabal, Zabala.
Hiru talde aritu dira aurtengo lehian: Behar Zana, Txost eta Zubieta, eta ligaxka gisa jokatu zuten, finala nork jokatu erabakitzeko.
Pilota federazioaren webgunean kontsulta daitezke emaitza guztiak.
Txapelketako irudiak ere ikusgai daude.