«Lehenengo kontzertua emango dugu»
Asko dira Jazzaldia maite duten herritarrak, eta euren egunerokoa guztiz aldatzen dute jaialdiaren datetan. Profil desberdinetako lagunekin hitz egin dugu, euren planen berri eman diezaguten.
Gonzalo Tejada: Musikaria eta irakaslea.
Jazzaldiko lehenengo kontzertua emango dugu! Musikeneko irakasleok geure proiektuak aurkezteko aukera izaten dugu San Telmo Museoan, goizetan, eta han ariko naiz, 25ean. Gero, joango naiz Caetano Velosoren emanaldira, nire emaztearen musikari gogokoenetakoa baita; eta Brad Mehldau Triora, ilusioa dut berriro ere gozatzeko. Gehiagotara ere joango naiz seguru.