«Sekulako ilusioa egiten dit Viktoria Eugeniako saioak»
Asko dira Jazzaldia maite duten herritarrak, eta euren egunerokoa guztiz aldatzen dute jaialdiaren datetan. Profil desberdinetako lagunekin hitz egin dugu, euren planen berri eman diezaguten.
Ainara Ortega: Abeslaria.
Uste baino oparoagoa izango da niretzat aurtengo Jazzaldia, izugarrizko zortea izan dut, ez baita batere erraza. Sekulako ilusioa egiten didan talde eta proiektu batekin ariko naiz Viktoria Eugenian, 26an, Mikel Laboaren errepertorioa bertsionatuz. Taldekide guztiak miresten ditut eta opari ederra izango da. Era informalagoan, La Perlan ariko gara, jazz tradizionalarekin.