Espaloia zabaltzeko lanak bukatu berri dituzte. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Saguesko Jose Migel Barandiaran kaleko espaloia zabaltzeko lanak bukatu dituzte. Gaurtik aurrera bizilagunek zein tabernariek espazio gehiago izango dute. Ekaina bukaeran hasi ziren lanak eta gaur kendu dituzte hesiak.
Monpas tabernatik Añarbeko Uren egoitzaraino doan espaloia zabaldu dute. Lau metro irabazi ditu espaloiak luzeran; orain zazpi bat ditu orotara. Eremuko aparkalekuak kendu dituzte –hogei inguru–, eta aurrera begira aztertuko du Mugikortasun sailak non kokatu edo egokitu.
Udalak Sagues auzoaren irisgarritasuna zein mugikortasuna hobetu nahi du, eta gune honetan egingo diren lanen lehen fasea da hau.