(Argazkia: Batix Ezeiza)
Garai bateko errodajeetan, aurrekontu baxu-ertaineko produkzioetan batez ere, asko erabiltzen ziren paisaia margotuak fondo gisa. Western zaharrak ditut gogoan, protagonista bakartiak desertuko edozein herrixka galdu bidelapur ankerrengandik libratu ostean, zaldi gainean kamerari bizkar emanda alde egiten zueneko ilunabar exageratua. Edo itsasgizon ausartak euren egurrezko belaontzian zerumuga urrunerantz jotzen zuten hura, Pantone 2398 kolorekoa. Punttu epikoa emateko, edo.
Ba noizbehinka halako ilunabarra ikus dezakegu etxe ondotik ere, edozein filmetan azalduko balira “hori bai faltsua, pasatu egin dira” esango genukeena.